IRAKURKETAREN GARRANTZIA
Irakurtzen
ikasten dugunean, abilezia jakin bat garatzen dugu, eta abilezia hori oinarrizkoa
da eskolara joateko adina duten pertsonentzat. Arrazoia agerikoa da: idatziz
transmititzen da jakintza gehiena. Haurrek ez badute ondo irakurtzen, ezin dute
ondo ulertu idatzizko euskarri batean dagoen edozein dokumentu, ezin dituzte
ulertu gero eta liburu eta dokumentu zailagoak eta, horrenbestez, zailtasunak
dituzte beste jakintza-arlo batzuetako jakintza bereganatzeko.
Irakurtzeko abilezia
eskasak ondorio larriak ditu,eta banakoaren esparrua gainditzen dituzte
ondoriook: ikasketetan arrakasta izatea galarazi ez ezik, ikasketak alde batera
uztera bultzatzen du irakurtzeko abilezia eskasa izateak, enpleguaren kalitatea
baldintzatzen du helduaroan, eta informazioa eskuratzeko eta herritar gisa
parte hartzeko gaitasuna murrizten du.
IMPORTANCIA DE LA LECTURA
Aprender a leer supone desarrollar una destreza específica que es
fundamental para la población en edad escolar. La razón es obvia pues la mayor
parte del conocimiento se transmite de forma escrita. Así, un niño o niña que
no lee bien no podrá tener un buen acceso a cualquier documento en soporte
escrito, comprender libros y documentos de dificultad progresiva y, por tanto,
le será difícil adquirir conocimientos de otras áreas.
Las
consecuencias de una pobre destreza lectora son de largo alcance y trascienden
al individuo pues no sólo impiden el éxito académico, sino que favorecen el
abandono de los estudios, condicionan la calidad del empleo en la vida adulta y
merman la adquisición de información y la participación ciudadana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario